Hemen aurkituko dituzue haurrei buruzko hainbat bitxikeri! Sartu eta kuxkuxeatu!

2011/09/28

Ez du siestarik egin nahi!!!


Denok dakigu, hiru urteraino, siesta egitea dela orokorrean edozein umeentzat garrantzia duen gauza. Baina kasu batzuetan haurra eguerdietan lo egitea ezinezkoa da nahi ez dutelako. Haiekin pazientzia handia izan behar dugu.


Hiru edo lau hiletik aurrera, umeen jardunaldia erritmo erregularragoak jasaten ditu. Eguneko loaldia bi edo hiru loalditxoetan zatitzen da: bat goizean eta beste bat luzeagoa eguerdiaren lehenengo orduetan. Haur batzuk jarraitzen dute siesta egiten eskola hasten duten arte: beste batzuk, ostean, lehenago uzten dute. Baina zer egin behar dugu gure umeak siesta egitea nahi ez badu?

ZER EGIN BEHAR DA?
·Umea haurtzaindegira badoa eta etxetik kanpo siesta egitea kostatzen bazaio, derrigorrezkoa da hezitzaileekin adostea umeek etxean siesta hartzeko erabiltzen dituzten jarraibideak: abesti berdina, ipuin berdina, panpin berdina, etab.
·Hasieran, pazientzia asko edukitzea komenigarria da, baina umea egoera berrira moldatzen denean, lasai lo egingo du haurtzaindegian ere.
·Haurrari masajeak egin, betiko jolas batzuk egin "(palmas palmitas"), argazkiak ikusi, marrazki bat egin, baxu hitz egin...


Jakina umeek egoera berrietara moldatzea behar dute.



Sarrera

Blog honetan haurrei buruzko hainbat gai aurkituko dituzue eta espero dut guztiak zuen gustokoak izatea.  :)